XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

U.Z.E.I: euskal kulturaren oinarriak sendotzen

Hiru urte eta erdi dira udaberrian lau urte Unibertsitate-Zerbitzuetarako Euskal Ikastetxea (U.Z.E.I.) sortu zela.

Orduz gero euskararen normalizazio lanean, hots, berreuskalduntze lanean pieza klabea bilakatzen ari zaigu.

Iadanik Fisika Politika Kimika Psikologia hiztegiak kalean ikusi ditugu eta isileko aurrelanek argitzen ez zuten neurrian argitu du euskararako lan ikaragarri honek izan dezakeen balorea.

Euskal Kultur mailan eta Euskal Herriko gizarte osoan gero eta zama handiagoa ari da lortzen bere zerbitzu, ikastaro eta sustatze lanak direla medio.

Izan ere aspaldidanik ez da Euskal Kultur mundu honetan hain serioski eta kalitate horretaz mogitzen lantalderik ikusi.

Funtsean bere izaerak berak kultur instituzio bezala definitzen da U.Z.E.I.: Euskararen normalizaziorako jaioa, hau da, terminologia berezituak, metodologia jakin batzuren arauera lantzeko eta gizarteratzeko sortua eman lezake euskaldunongan U.Z.E.I.ren ideia eta izatea zabaltzen laguntzeko arrazoia.

Gehiago oraindik 300 bat lagun taldetan banaturik eta koordinaturik aritu direla lanean baldin badakigu.

Oraintxe bertan Galería del libro delakoak ZILARREZKO LAUBURUA eman die saritzat.

Espero dezagun Euskal Herriak lan honi eman behar dion errokonozimenduaren lehen urratsa besterik ez izatea.

Euskal Kulturan arazo gehienetan bezala lan potentzial hori posibilitateei kateatuta arkitzen da.

Eta gaur egun aginte indarrek nahiz gizarte indarrek apustu hori aurrean dutelarik enbidoari hordago erantzuteko garaia iritsi da dudarik gabe.

Eta geuk ere gure keinua bota nahi izan dugu lorategi horretan.